Udaberri Idi Dema Saria ari dira jokatzen Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitian kintopeko Udaberri Idi Dema Saria ari dira jokatzen, eta gaur eta bihar saio bana jokatuko dituzte Gurea probalekuan. Gaur, Usaizti, Andrakas eta Txauson lehiatuko dira, eta bihar Mendigoiti, Oliden eta Kamiñokok hartuko dute parte. 22:00etan hasiko dira saioak. Larunbatean hasi ziren kintopekoak, eta oraingoz, bi saio egin dituzte. Lopiortu, Lopategi, Telleria, Lagarte, Bixkiak eta Armaolea lehiatu dira bi egunetan.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide