Umeen danborrada egin dute Azkoitian, eta antolatzaile ohiei omenaldia egin diete

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko api. 13a, 10:47

Eguzkipean egin dute Azkoitiko umeen danborrada, eta 200 haur baino gehiagok girotu zuten larunbat arratsaldean herria. Ohi bezala, 17:30ean Santa Klaratik abiatu eta herriko kaleak zeharkatu zituzten umeek, eta plazan pieza guztiak eskaini zituzten. Aurten, gainera, arropa berriak estreinatu dituzte pilotarien jantziekin. Izan ere, urtero jantziak aldatuko ditu konpainia batek, beti ere Azkoitiarekin lotutako motiboekin. Umore Ona elkarteak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen umeen danborradak 50 urte bete ditu aurten. Duela mende erdi danborrada prestatzen hasi ziren eta hurrengo urteetan horretan aritu ziren Umore Onako kide ohiak omendu zituen udalak. Urteetan egindako ahalegina eskertzeko, umeen danborrada plazara iritsi zenean balkoian izan ziren omenduak, eta pleno aretoan harrera ofiziala egin zien gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide