Juan Tamarizek magia ikuskizuna eskainiko du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Juan Tamariz (Javier de Agustin) Azkoitiko Udalak antolatuta, Juan Tamariz mago ezagunaren ikuskizuna izango da bihar, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Consuelo Lorgia eta Manu Vega magoen kolaborazioarekin eskainiko du Magia Potagia ikuskizuna Tamarizek, 22:00etatik aurrera. Sarrerak Azkoitiko Udaletxeko kultura sailan eros daitezke, hamabost eurotan. Arrakasta handiko ilusionista da Juan Tamariz. Bere ikuskizunetan umorea nahasten du, eta gehienbat gertuko magia egiten du. Besteak beste, Chicago, Tokio, Paris eta New Yorken ibili izan da ikuskizunak egiten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide