Gurasoen festa ospatu dute Azkoitiko Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko mar. 20a, 15:41

  Jolasak eta txapelketak egin zituzten guraso eta ikasleek
(Floreaga ikastetxea) Azkoitiko Floreaga ikastetxean gurasoen festa ospatu zuten atzo, San Jose egunean. Euskal dantzen emanaldiarekin hasi zuten eguna, eta ondoren meza izan zuten Alai Batzako abesbatzarekin. Meza amaitutakoan, jolasak eta ipuin lehiaketako sari banaketa egin zuten. Horrez gain, guraso eta ikasleen arteko futbito txapelketa jokatu zuten, eta bigarren eskuko gauzak ere saldu zituzten, Beningo umeen alde.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide