Azkoitiak irabazi du Korrikako euskalki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitia izan da Korrika 19ko euskalki lehiaketako irabazlea. Korrika Kulturalak martxan jarritako lehiaketara aurkeztu da Azkoitiko Xabier Munibe ikastola, eta hango bi ikaslek Azkoitiko nondik norakoak azaldu dute herriko hizkeran. Hain zuzen, lehiaketaren helburua zen tokiko euskalkiaren inguruan nahi zen informazioa zabaltzea, Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna azaleratzeko asmoz. Hemen bideo irabazlea: https://www.youtube.com/watch?v=v53iyFaGUfY

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide