Merkataritza "txikia eta herrikoia" defendatu dute Azpeitian, Forumen irekieraren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko mar. 18a, 10:38

Elkarretaratzea egin zuten atzo, saltoki aurrean
(Ane Olaizola) Forum Sport dendaren aurrean, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean. Gure merkataritza eredua, txikia eta herrikoia lemapean, saltoki berriaren irekiera salatu zuten, Loiolan. Azpeitian Bizi eta Lan taldeak antolatuta zuten protesta, eta Bertan merkatari elkarteak bat egin zuen. Elkarretaratzearekin, saltoki horiek herri txikiei egiten dieten "kalteaz" ohartarazi du Azpeitian Bizi eta Lan-ek: "Helburu ekonomiko hutsen arabera mugitzen diren saltoki haundien beharrik ez dugu herrian, horiek ez datozelako herritarrok ditugun beharrei erantzutera”. Taldeko kideek azaldu dutenez, Azpeitiko merkatari txikiek ezingo dute Forumen publizitate kanpainei aurre egin, eta “kalte izugarria” eragingo dio tokiko merkataritzari. Ordutegiari dagokionez ere, esan dute Jaurlaritzaren “ordutegien liberazioa” dela-eta, kalteak eragingo dizkiela Azpeitiko dendei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide