Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitia Bai koalizioko Julen Garatek eta Ahal Dugu Podemoseko Leire Riojak eta Jon Gorrotxategik mahai ingurua egingo dute bihar, Elkargunean, 18:30ean. Datozen udal hauteskundeetan elkarrekin aurkeztuko al diren zehaztu nahi dute saioaren bidez. Era berean, Garatek udaleko, Bateraren eta Azkoitia Bairen ibilbide eta etorkizunari buruz arituko da. Podemosekoak, berriz, aldundiko hauteskundeen eta taldearen osaketari buruzko informazioa emango dute.