Itxita dago Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidea, istripu baten eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko irteeran, Zumarragara bidean, bi kamioiren arteko istripua izan da 12:00ak inguruan. Ez da zauriturik izan, baina Segurtasun Sailaren arabera, errepidea moztuta dago bi norabidetan (12:25), eta oraindik ez dute zehaztu nola bideratuko duten zirkulazioa. Auto ilara luzeak daude bi norabidetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide