Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria jaso du Ikasi Group Solutions enpresak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Irudian, Arkaitz Illarramendi (Ziurtagiriaren elkartea), Ainhoa Goenaga (Ikasi Group Solutions) eta Agurtzane Epelde (Azkoitiko Udala). Sinadura: Azkoitiko Udala Azkoitiko Ikasi Group Solutions S.L enpresak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria jaso du. Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren mailara iritsi dira, Bidean maila gainditu ondoren. Ondoren dute Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila. Udaleko eta Ziurtagiriaren elkarteko ordezkariak Ikasin izan dira, ziurtagiria ematen, eta enpresak egindako lana txalotu dute, egindako ahaleginarengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide