Azkoitiko Bizkargi kalea itxita dago hilabetez, lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ots. 26a, 11:20

Bizkargi kaleko obrak (Ane Olaizola) Azkoitiko Bizkargi kalea konpontzeko lanak hasi ditu udalak aste honetan, eta beraz, kalea itxita dago ordutik, eta udalaren arabera, hilabete inguru egongo da horrela. Izan ere, sanemandua hobetu eta espaloia konpontzeko lanak egingo dituzte han. Bizkargi kaleko 10-18 eta 3-9 zenbakien arteko zatia dago itxita ibilgailuentzat, eta bertako bizilagunek ezingo dute han aparkatu. Zirkulazioa, beraz, Trino de Uria eta Ugarte kaleetatik bideratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide