Azkoitiko Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak Zigilatuen denboraldia hasiko du beste urte batez. Astez aste, hainbat irteera egingo dituzte, eta parte hartzen dutenek zigilatu egingo dute bakoitzean. 2015eko denboraldia igandean, martxoaren 1ean, hasiko da, eta irailera bitartean iraungo du. Elkartearen arabera, lehenengo saioa Urrestilan izango da. Zigilatuen denboraldian parte hartu nahi dutenek Elkargunetik jaso ditzakete dagozkien liburuxkak.