Xeyeko taldekideak
(Xeye)
Xeye atletismo taldeak adierazi duenez, "emaitza bikainak" lortu dituzte taldeko kideek azken asteetan egin dituzte lasterketetan. Azken asteburuan, esaterako, Euskadiko Jubenil eta Junior Mailako Txapelketa izan dute pistan, eta Jon Perez eta Jone Zabaleta Euskadiko txapeldun izan dira, 1.500 metrotan 4:14ko denbora eginez eta 800 metrotan 2:21ko denbora eginez, hurrenez hurren. Era berean, Yania Tenak 1:06ko denbora egin zuen 400 metrotan.
Juan Muguerza nazioarte mailako krosean, berriz, Jone Zabaletan bigarren postua lortu zuen jubenil nesketan, eta mutiletan, 20. postuan sailkatu zen Jon Perez. Maila absolutuan, berriz, Pedro Muñoz 38. postuan sailkatu zen.
Horrez gain, otsailaren 7an eta 8an Euskadiko Absotutuen Txapelketa jokatu zuten Donostian, eta larunbatean, 1.500 metrotan, Jon Perez bigarren sailkatu zen, 4:10eko denbora eginez. Hurrengo egunean, berriz, marka ondu eta urrezko domina lortu zuen. Jone Zabaletak, berriz, hirugarren postua lortu zuen.
Krosari dagokionez, Euskadiko Kros Txapelketan taldekako lehenengo postua lortu zuten juniorrek, eta beraz, Caceresen (Espainia) jokatuko den Espainiako Txapelketan ere izango dira. Perez aurreneko postuetan ibili zen orduan ere; izan ere, bigarren sailkatu zen, eta Aitor Madrazo bosgarren. Horiek ere Espainiako Txapelketara sailkatu dira, beraz. Nesketan, taldea laugarren postuan sailkatu zen, jubenil neskak bezala. Maila horretan, Zabaletak bigarren postua lortu zuenez, hura ere Espainiako proban izango da. Senior gizonezkoetan, Pedro Muñoz izan zen helmugaratu zen taldeko lehenengoa, 18. postuan.