Aizkibel liburutegian elkartuko dira
(Ane Olaizola)
Zilarrezko Arraintxoak Azkoitiko irakur taldeak saio berezia egingo du asteazken arratsaldean. Oraingoan, ez dute liburu jakin bati buruz hitz egingo; nazioarteko eta Euskal Herriko literatura jorratuko dute. Izan, ere Auzoko taldeko kideekin elkartuko dira, 19:00etan, Aizkibel Udal Liburutegiko azken solairuan, eta Auzoko taldekoek euren herrialdeetako literatura ezagutaraziko dute —Kolonbiakoa, Nikaraguakoa, Saharakoa, Pakistangoa…—, poseia edo ipuin batzuen bitartez; Zilarreko Arraintxoek, euren aldetik, euskal literatura azalduko dute, pasarte, ipuin edo kanta batzuk irakurrita.
Antolatzaileen arabera, "lagunarteko saioa" izango da, eta herritar guztiei zabaldu nahi diete: "Atzerriko literaturaz gain kanpotik etorritako azkoitarrak ezagutu nahi duten guztiak daude gonbidatuta". Era berean, saharar modura egindako tea eta gozoki batzuk dastatzeko aukera ere egongo da. Hurrengo saioa, berriz, martxoaren 25ean izango da, eta orduan Danele Sarriugarteren Erraiak (Elkar, 2014) eleberria izango dute hizpide.