Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txerloia Tenis Klubak antolatzen duen Azkoitiko Gazteen Opena martxoaren 1ean hasiko da, eta taldeak dagoeneko zabaldu du izen ematea. Otsailaren 26ra bitartean, 669-62 18 02 telefonora deituta edo txtenis@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena, hamar euroren truke. Helduen txapelketa, berriz, apirilaren 1ean da hastekoa, baina elkarteak adierazi du pisten berritze lanak direla eta aldaketak egon daitezkeela egutegian.