Musikaguneko lokalen erabilera zehazteko bilera egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Musikagunera lekualdatuta daude musika banda eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskola, baina «hirugarren hanka guztiz finkatzea» falta dela eta, bilera egingo dute ostegunean, 20:00etan, udaletxeko laugarren solairuan. Izan ere, musika taldeentzat hiru lokal daude han, eta horien erabilerak zehaztuko dituzte taldeek eta udalak. Ahalik eta erabilgarritasun egokiena emateko asmoz, herriko talde guztietako ordezkariak gonbidatu dituzte bilerara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide