Rosa Martinezen ipuin kontaketa izango da larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ots. 9a, 07:00

Azkoitiko Aizkibel udal liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako, umeei zuzenduta. Batetik, larunbatean, ipuin kontaketa izango da Rosa Martinezen eskutik. Lau urtetik gorako umeei Hiru luma ipuina kontatuko die, 11:00etan, liburutegian, eta nahi duen guztiak joateko aukera izango du. Bestetik, tailer zientifikoa antolatu dute otsailaren 27rako, larunbaterako. Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra izango da, Eraiki zure zelula izenpean. Biologia zelulararen inguruko saioa izango da, eta bertan zelularen osagai ezberdinak birsortuko dituzte parte hartzen duten umeek, eta nahi duten bezelako zelula bat sortu ahal izango dute. Ondoren, egindako lana etxera eraman ahalko dute nahi dutenek. Doako tailerra izango da, eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoan, otsailaren 20a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide