Kontsulta gutxiago eta erreklamazio gehiago jaso dituzte kontsumitzaileen bulegoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ots. 6a, 11:15

Azkoitiko eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak iazko datuak plazaratu ditu. Jakinarazi dutenez, 487 kontsulta eta 201 erreklamazio bideratu ditu bulegoak, 2013an baino 37 kontsulta gutxiago eta 30 erreklamazio gehiago. Bi arlotan gutxitu dira bertaratu direnen kontsultak; banku zerbitzuetan eta etxebizitzetan. "Banku zerbitzuetan, kontsulta kopuruen erdia jaso ziren, aurreko urtean ez ohiko igoera egon zelako arlo honetan". Etxebizitzen arloan, berriz, azken urteetan salmentak "asko gutxitu" direla arrazoitu dute, eta horrek eragina izan du kontsultetan. Bestetik, tefoniaren arloko erreklamazioak igo ziren gehien 2014ean. 2013an baino 20 erreklamazio gehiago tramitatu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide