Lau autoren arteko istripua izan da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau autok elkar jo dute GI-631 errepidean, Azkoitiko Maxi saltokiko biribilgunetik gertu, Zumarragara bidean. 17:15ak inguruan gertatu da istripua, eta ez da zauriturik egon. Dena den, auto ilara luzeak sortu dira inguruan. Elur asko egin du Azkoitian azken orduetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide