Azkoitiko mozorro lehiaketan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ots. 3a, 08:00

Beste behin, dantzaldia egingo dute umeek, Egan taldearekin
(Ane Olaizola) Azkoitiko Udalak mozorro lehiaketa antolatu du beste urte batez Inauteri Egunerako, otsailaren 14rako. Hamasei urtetik gorako norbanakoek eta tabernek hartu dezakete parte, eta izena otsailaren 13ra bitartean eman dezakete, Udaletxeko Harrera Bulegoan. Lehiaketan parte hartzen dutenek, Inauteri egunean, 23:00etatik 24:00etara artean, plazatik igaro beharko dute. Bestetik, dagoeneko prest da Inauterietako Azkoitiko egitaraua: OTSAILAK 13, OSTIRALA
  • 16:00: Ikastetxeetako umeen kalejira.
  • 17:00: Herriko Plazan, umeentzako merienda.
  • 17:00: Umeentzako dantzaldia Egan taldearekin.
  • 17:00-19:30: Kontzejupean, Abarketatxo Ludotekako hezitzaileekin, margoak, eskulanak...
  • 21:30-23:30: Elkargunean, 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ-arekin eta Mozorro Lehiaketa. Sariak egongo dira.
OTSAILAK 14, LARUNBATA
  • 17:00: Azkoitiko Musika Bandaren kalejira.
  • 17:30: Txalkor Txistulari taldearen kalejira.
  • 22:30: DJ Imanol, plazan.
  • 24:30: Herriko Enparantzan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide