Hauteskunde programa osatzeko ekarpenak jasoko ditu Azkoitiko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 30a, 08:00

Azkoitiko PSE-EE alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetarako programaren edukiaren zati bat herritarren esku utziko du, haiek ekarpenak egin ditzaten. Horretarako, 4.500 eskuorri inguru banatu dituzte, herritarrek telefonoz, korreo elektronikoz edo eskurriko galdetegiaren bidez euren ideiak helarazi ditzaten. Miguel Reimundez Azkoitiko PSEren zerrendaburuak azaldu du bere programa "parte hartzailea, erreala eta irekia" izango dela, eta bere bokazioa Azkoitiarentzat "hoberena" lortzea izango dela esan du. Hala, datorren agintaldian "erabakigarria" izateko "alternatiba argia eta baliagarria" dela adierazi du: "Horretarako, herritarren inplikazioa nahi dut, eta beraien proposamenak kontutan hartuko dira hauteskunde programarako".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide