Azkoitiko herri galdeketaren emaitzen inguruko erreakzioak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 26a, 11:28

AZKOITIA BAI: "Azkoitia Baik itsu-itsuan sinesten zuen gaur egungo sistema zela egokiena, baina herri galdeketaren emaitzak ikusirik, argi dago itsututa geundela. Egin beharko den aldaketak lehendik zegoenak baino adostasun zabalagoa lortu beharko du". EAJ: "Balorazio positiboa egiten dugu, ezezko botoa eskatu genuelako. Parte hartzeari dagokionez, %35ekoa ez da handia, baina kontutan hartu behar da sistema jadanik ezarrita dagoela, eta galdeketa ez zela oso loteslea. Horrek, finean, jendea etxean geratzera eragin du, eta zentzu horretan 3.307 boto asko dira. Ez dago alde handirik baiezkoaren eta ezezkoaren aldean, baina gehiengoak esan du sistema horrekin ez dagoela ados. Eta bai esan zion txipdun bosgarren edukiontziari, 3.517 sinadurarekin, galdeketan parte hartu dutenak baino gehiago. Ondorioz, Azkoitiak argi eta garbi erakutsi du, bi alditan, txipdun bosgarren edukiontzia nahi duela. Orain, ikusi egin beharko da udal gobernuak zer erantzun ematen duen. Herriari entzun eta sistema mistoa albo batera utzi eta bosgarren edukiontzia txip-arekin jarri dezan eskatzen diogu". ATEZ ATEKOAREN AURKAKO PLATAFORMA:  "Oso gustura gaude emaitzekin. Ikusi beharko da zer aldaketa egiten diren orain, baina eskatzen duguna da errefusa egunero utzi ahal izatea, bestela jendeak ez duelako ondo egiten. Parte hartzeari dagokionez, gehiago espero genuen. Hala ere, askok esaten dute bildutako sinadurak ez zutela ezertarako balio izan, eta orain beraien jokoan sartzeak ez zuela zentzurik. Lehen jasotako 3.547 sinaduratik orain 1.774 boto jasotzearen arrazoia ere hori izan da. Galdeketa sistema jarri baino lehen egin behar zuten, ez orain, jendea ohitu egin denean. Dena den, eskerrak ematen dizkiegu ezetz bozkatu dutenei".    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide