Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen ostiral iluntzeean inauguratu zuten Musikagunea, Azkoitian. Jende ugari bertaratu zen ekitaldira, eta musika eskolako, bandako eta musika taldeetako kideak ez ezik, herritar askok ikusi nahi izan zuten azpiegitura berria. Musika bandak kalejira egin zuen Musikagunera, eta kanpoan hainbat pieza jo zituzten gero. Era berean, musika eskolako hainbat dantzari ere izan ziren inaugurazioan.
Ostiraleko ekitaldiarekin, martxan da Azkoitiko Musikagunea. Aurrerantzean, musika eskolak, musika bandak eta hainbat musika taldek Elkarguneko etxabetan izango dituzte egoitza eta entsegu gelak.