Hondakin bilketari buruzko Azkoitiko herri galdeketan ezezkoak irabazi du, 1.774 boto jasota. Baiezko botoak 1.522 izan dira. Hau da, ezetz bozkatu duten herritarrak ez daude gustura gaur egun martxan dagoen hondakinak biltzeko sistema mistoarekin. Partaidetza datu definitiboak dira: 3.307 herritarrek bozkatu dute herriko hondakin bilketa sistemaren inguruan. Gaur egun martxan den sistema egokia den ala ez galdera erantzun dute.
Errefusa atez ate biltzen da Azkoitian sistema berriarekin, eta organikoa txipdun edukiontzietan jasotzen da.
Goizean ilara uneak izan dira bozkalekuetan.