Floreaga ikastetxeak afaria antolatu du hilaren 31rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Joan Boscoren jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, Azkoitiko Floreaga ikastetxeak afaria antolatu du Joseba Jatetxean. Urtarrilaren 31n egingo dute afaria, 21:00etan, eta besteak beste ikastetxeko irakasle, guraso, ikasle ohi, Alai Batzako begirale, Adma eta Gazteak eta Garapena taldeko kideak elkartuko dira, baina herritar gutziak gonbidatu dituzte bertara. Afarirako txartelak ikastetxeko idazkaritzan eskatu daitezke urtarrilaren 29ra bitartean, 25 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide