Azkoitiko bidegorri sarea osatzeko bilera egin dute udalak eta herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 23a, 12:39

[caption id="attachment_124090" align="aligncenter" width="300"]Bilera egin zuten, atzo(Azkoitiko Udala) Bilera egin zuten, atzo
(Azkoitiko Udala)[/caption] Azkoitiko herri barruko bidegorria diseinatzeko herritarrekin bilera egin zuen atzo udalak, haren asmoa baita ibilbidea herritarrekin adostea. Dozena bat lagun bildu ziren Elkargunean, eta udalak prestatutako ibilbidearen zirriborroa aurkeztu eta bertaratutakoen iritzia jaso zuten. Dena den, bileran egon ez zirenek bi bide izango ditu ekarpenak egiteko: batetik, udal webgunean atal berezi bat sortu dute, eta han udalaren proposamena ikusteaz gain, ekarpenak egin ditzazke. Bestetik, astelehenetik igandera bitartean buzoiak jarriko dituzte Elkargunean, Aizkibel liburutegian eta udaletxean, eta modu horretara idatziz helarazi ahal izango dute iritzia. Herritarren proposamenak bildu eta aztertu egingo ditu udalak, eta horren arabera moldatuko du ibilbidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide