Azkoitiko PSE-EEk "faltsutzat eta engainagarritzat" jo du herri galdeketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 23a, 11:06

Azkoitiko PSE-EE alderdiaren ustez, igandean hondakinen bilketa sistemaz egingo duten herri galdeketa Bilduk "aurpegia garbitzeko" egingo duen ahalegina eta datozen hauteskundeetara begirako saioa izango da. Hala, galdeketa horren aurka dagoela azaldu du, "ez delako izango loteslea eta Udal Gobernuak esan duelako Azkoitiak ez duela berreskuratuko edukiontzien sistema". PSEren ustez, "herritarrak engainatzeko helburu argia" du kontsultak, eta horregatik herritarrak ezetz bozkatu dezaten eskatu du. "Baiezko erantzunak errefusarentzat atez atekoa finkatzea eragingo luke. Baina gainera, Bildu atez atekoa garatzeko tentatuta egongo da, sistema hori hondakin guztietara zabalduz eta edukiontzi guztiak kenduz". Sistema mistoa "herritar askoren gaitzespenarekin" ezarri zela eta, alderdiarentzat sistemarik egokiena "itxita eta ordenatuta" dauden edukiontziena dela adierazi du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide