Azkoitiko Bildu: "Ingurumenak behar duelako, Bai bozkatuko dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 22a, 11:38

[caption id="attachment_123862" align="alignleft" width="300"]Bildu, atzo, agerraldian(Ane Olaizola) Bilduren agerrialdia, atzo
(Ane Olaizola)[/caption] Igandeko herri galdeketaren harira, Azkoitiko Bildu koalizioak agerraldia egin du, eta sistema mistoaren alde baietz bozkatzeko hainbat arrazoi plazaratu ditu: «Bai gure ingurumenak behar duelako; bai birziklatze tasa handiak erraustegiaren beharra desagertzen duelako; bai hondakinak ondo sailkatuz gero ez dagoelako erraustegiaren beharrik, eta sistema mistoak sailkapen egokia bermatzen duelako; bai hondakinak errausteak ingurumenari kalte handia egiten diolako, aire garbia arnastu nahi dugulako, hondakin arriskutsurik ez dugulako nahi». Sistema mistoa merkeagoa dela azpimarratu dute, hondakinen tasa jaitsi egin baitu udalak. Era berean, «batzuk inposaketa dela badiote ere», sistema mistoa «herritarrei irekita» egon den prozesu parte hartzaile baten ondorio izan dela berretsi dute. «Aldaketa txiki batekin, emaitza izugarriak» lortu dituztela adierazi du koalizioak, eta urriko %80ko bereizte tasak jarri dituzte adibidetzat. «Lau hilabetetan lortu ditugu bi urtera lortu behar genituen emaitzak». Azkoitian egin duten prozesuaren irakurketa egin du Bilduk, eta horien ustez, PSE-EEk eta EAJk «hasieratik boikotatu zuen prozesua, eta atez atekoaren aurkako plataforma sortu zuten prozesu hau saboteatzeko». «Gezurra gezurraren gainean erabiliz (zikina zela, arratoiak ekarriko zituela, herritarrek ezin izangozutela arraina nahi zutenean jan, Garbitaniak hartuko zuela Azkoitiko hondakinen kudeaketa…) hondakinen kudeaketa aldatzeko prozesuaren aurka abiatu ziren». Era berean, hondakinen mahaia sistema adosten hasi zenean, EAJk akordiora iristeko «ahaleginik» ez zuela egin adierazi dute: «EAJ eta PSE ez ziren euren hasierako proposamenetik mugitu. Hau da, bosgarren edukiontzia txipakin mantentzearen alde egin zuten, nahiz eta mahai gainean, EAJk berak ekarritako sistema mistoak, helburuetara iristeko bermeak eskaintzen zituen eta akordiorako aukera ematen zuen, aldaketa txiki batekon. Beste eragileok helburuak beteko zituen zabor bilketa sistema berria adostu genuenean, akordioari uko egin zion EAJk».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide