[caption id="attachment_122902" align="alignleft" width="300"]
Agerraldiaren une bat (Ane Olaizola/Hitza)[/caption]
Urtarrilaren 25eko herri galdeketari dagokion kanpainaren barruan, Azkoitiko Atez Atekoaren Aurkako Plataformak agerraldia egin du. Herri galdeketa kritikatu dute, "manipulatuta" dagoelako. Horren aurrean, kontsulta "demokratikoa" eskatu dute, eta sistema mistoaren aurka bozkatzeko dei egin die herritarrei.
Bosgarren edukiontziaren alde bildu zituzten sinadurak atzean dituztela egin dute agerraldia hainbat lagunek. "Atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko 3.547 sinadura kontutan hartu gabe ezarri duten sistemaz halako kontsulta bat egitea erabat ulertezina da". Era berean, sistema martxan jarri ondoren galdetzea ez dela "logikoa" esan dute. Zentzu horretan, Mutrikuko kasua jarri dute eredutzat: "Mutrikun, lehendabizi herriak zer sistema nahi zuen galdetu da, eta herritarren gehienen erantzuna ikusita, bosgarren edukiontzia jartzea erabaki dute. Hori da herritarren parte hartzea".
Udal Gobernuaren jarrera ere gaitetsi du taldeak; bere ustez, udalak egungo sistema mistoa kenduko du, eta "atez ateko hutsa" jarriko dute. Azken hilabetetan Azkoitian lortu dituzten birziklatze datuekin, berriz, "ez gaude ados". Hala ere, azken urtean herritarrek birziklatzeko egin duten ahalegina goraipatu dute.