'Interstellar' eta 'Los pingüinos de Madagascar' filmak asteburuan, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Baztartxo antzokian bi filma eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean. Batetik, Christopher Nolanek zuzendutako Interstellar (AEB, 2014) filma emango dute: gaur eta bihar 22:00etan emango dute, igandean 19:30ean ikusi ahal izango da, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute. Bestetik, umeei zuzendutako Los pingüinos de Madagascar filma eskainiko dute igande arratsaldean, 17:15ean. https://www.youtube.com/watch?v=UoSSbmD9vqc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide