Udazkeneko Tenis Txapelketa irabazi du Igor Zubizarretak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 9a, 11:00

100_9107 Txerloia Tenis Klubak antolatutako Udazkeneko Tenis Txapelketa Igor Zubizarreta azkoitiarrak irabazi du, finalean Agustin Quintanari 0/6  6/1 7/6 irabazi ondoren. Emozio handikoa eta ikusgarria izan zen partida, batez ere hirugarren set-a, eta kontsolazio finalean Sergio Urriza mutrikuarra  6/2 7/5 nagusitu zitzazion Alex Aristi urretxuarrari. Azaroak 1ean hasi zen txapelketa, eta guztira 49 jokalarik hartu dute parte. ATG txapelketaren barruan sartzen da Azkoitiko proba, eta Gipuzkoa osoko jolakariak lehiatu dira. Txerloia Tenis Klubaren hurrengo txapelketa, berriz, Azkoitiko Opena izango da. Martxoaren 1ean 10-18 urte bitarteko gazteak hasiko dira lehian, eta apirilaren 1ean helduen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide