[caption id="attachment_121417" align="aligncenter" width="300"] Taldeko kideak, bildutako produktuekin.
(Gazteak eta Garapena)[/caption]
Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak janari bilketa egin du azken asteetan Azkoitian, Afrikako Benin eta Togo herrialdeetara bidaltzeko, han bizi duten gosete handiari» erantzuteko asmoz. Taldeak jakinarazi duenez, azken urteetako kopuru gehiena jaso dituzte aurtengoan. Herritarrek 5.880 kilo janari eman dizkie guztira.
Urtean zehar hainbat kanpaina egiten dituzte herrialde horietako umeei laguntzeko, eta janari bilketa urtero egiten dute. «Ongi kontserbatzen eta asko estimatzen diren janariak» bildu dituzte. Besteak beste, arroza, dilistak, banarrunak eta pasta. Aurten, elikagaiez gain, Alai Batzaren elastikoak, Anaitasuna Futbol Taldearen sudaderak eta graduatutako betaurrekoak ere bidali dituzte. Floreaga Ikastetxean eta herriko hainbat dendetan aritu dira janaria jasotzen abenduan, eta hilaren amaieran atera zen kamioia Iruñera, beste hainbat herrietan jasotakoa bildu eta Beninera itsasontziz bidaltzeko. Janari bilketa aurrera eramateko hainbat herritarren, enpresen eta erakunden laguntza izan dute, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.