43 gaztek atera dute gidabaimena euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urt. 5a, 16:28

[caption id="attachment_121284" align="aligncenter" width="300"]Diploma jaso zuten gazteak, gaur(Azkoitiko Udala) Diploma jaso zuten gazteak, gaur
(Azkoitiko Udala)[/caption] 2014ean gidabaimena euskaraz atera zuten 43 herritarrei diploma bana eman die gaur Azkoitiko Udalak, eta Etxaniz autoeskolari eskerrak eman dizkio, gidabaimena modu honetara ateratzen dutenen kopurua goraka doalako urtez urte. Era berean, hiru lagunentzat bina bazkari edo afari ere zozkatu dituzte eguerdian egin duten ekitaldian: Ane Tamayo, Aihen Elorza eta Ion Imanol Plazaola dira izan irabazleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide