Gaur hogeita hamaika urte bete dira GALeko mertzenario talde batek
Ramon Oñederra Kattu errefuxatu azkoitiarra Baionako Kayetenia tabernan tiroz hil zuenetik. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehenengo hilketa izan zen hura, eta urteurrenaren harira, omenaldia egingo diote gaur gauean Katturi eta haren senideei. Jubilatuen tabernan egingo diote omenaldia, eta bertso afaria ere egingo dute 21:00etan, Amets Arzalluz eta Jokin Uranga bertsolariekin. Zakela tabernan, berriz, Eneritz Furyaren kontzertua izango da gero.
Joan zen igandean hasi ziren Katuren omenezko ekitaldiak, xake memorialarekin, eta datozen egunetan ere beste hainbat saio izango dira. Abenduak 23an, asteartean,
Deklaratu gabeko gerra. Estatu terrorismoa Euskal Herrian hitzaldia emango du Joxerra Bustillok, 18:30ean, Elkargunean. Hilak 27an, berriz, Kraussk eta 2shock taldeen kontzertuak izango dira, 22:30ean, Matadeixen.