Bitxi eta dekorazio dendei zuzendutako gidaliburuak kaleratu ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, beste bi gidaliburu kaleratu ditu Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Horren bidez, merkatariek egunerokoan erabiltzen dituzten materialen eredu desberdinak jasoko dituzte; hala nola, fakturak, eskaera orriak, papertegia, errotuluak, iragarkiak… Horrez gain, hiztegi bat ere badute, denda horietan erabiltzen diren ohiko hitzekin. Gidarekin batera, CD bat ere banatu dute, aipatutako materialarekin. Udalak aldiro ateratzen ditu merkatariek zuzendutako euskarazko gidaliburuak. Bitxi dendentzat eta dekorazio dendentzat ez ezik, beste hamalau gida egina ditu, eta guztiak eskuragarri daude udalaren webgunean (www.azkoitia.eus).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide