Markel Olanok bisita egin du Azkoitira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko abe. 18a, 18:20

Xubi Engranajes enpresako azpiegiturak ikusi dituzte "Azkoitiko errealitate sozio-ekonomikoaren inguruan hausnartzeko asmoz", Gipuzkoako Foru Aldundirako EAJren hautagaiak herriko hainbat leku bisitatu ditu gaur, Javier Zubizarrera udal hauteskundeetarako hautagaia eta EAJko zinegotziak eta Azkoitiko Uri Buru Batzarreko kideak bidelagun zituela. Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea berritzea izan da ardatz nagusienetako bat, eta proiektua berreskuratzeko beharra azpimarratu diote Olanori Aizpurutxo auzoan. Jeltzaleentzat "oinarrizko proiektua" da hori, Azkoitia Beasain-Bergara ardatzarekin lotzen duelako, N-1 eta AP-1 errepideetarako lotura erraztuz. Izan ere, Zumarragan Ospitalea egoteaz gain, etorkizunean hurbilen egongo den AHTaren geltokia Ezkio-Itsason izango dela gogoratu dute. Izaera ekonomikoa ere izan du egonaldiak, eta Xubi Engranajes, Sammic eta Gureak enpresetan ere izan dira, "Azkoitiko industria sektorearen beharrak eta aukerak hurbiletik ezagutzeko". Iraurgi Lantzen egiten ari den lana eta San Jose egoitza ezagutzeko parada ere izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide