Urretxu erta Azkoitia arteko bidegorria itxita egongo da asteazkenean eta ostegunean, 08:00etatik 17:30era. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, sastrakak kendu eta bidea garbituko dute bi egunetan, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskuaren eraginez itxiko dute bidegorria. Ordutegi horretatik kanpo, irekita egongo da zirkulazioarentzat.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide