Azkoitiko Udalak
hondakinen bilketari dagokion herri galdeketa egingo du urtarrilaren 25ean, eta bertan herrian erroldatutako 18 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute. Herri galdeketarako erabiliko den hautesleen errolda ikusgai dago gaurtik, hautesleen beren erroldako datuak zuzenak direla egiazta dezaten. Hala izan ezean, alkatetzan aurkeztu beharko dituzte erreklamazioak. Hilaren 18ra bitartean ikusi ahal izango da, udaletxeko Harrera Bulegoan eta udaleko webgunean (
www.azkoitia.eus).
Horrez gain, mahai, hautesleku eta sekzioen zerrenda ere ikusgai jarri dute. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, lau lekutan bozkatu ahal izango da: Torre Zurin, Xabier Munibe ikastolan, Bizkargi Musika Eskolan eta udal liburutegian.