Azkoitiko Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Merkatari Elkarteak elkalanean andolatu dute Azkoitiko saltokiei zuzendutako lehiaketa, Gabonak bultzatzeko asmoz. Merkatariak dagoeneko hasi daitezke erakusleihoak apaintzen, eta urtarrilaren 6an amaituko da horretarako epea. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek udaletxeko Herritarren Harrera Bulegora edo Herrixenen Bulegora (Kultur Etxeko 4.go solairuan) joan edo herrixen@hotmail.com helbidera idatzi behar dute.
Sarietarako 500 euroko diru poltsa jarri dute antolatzaileek, eta epaimahaiak honako hiru irizpide hartuko ditu kontutan: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta modu erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Udalak eta merkatari elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta honen erabakia apelaezina izango da.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide