Webgune berria dauka Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko abe. 9a, 12:31

Anaitasuna Futbol Taldeak webgune berria estreinatu du, elkartearen informazioa herritarrei eta batez ere Anaitasunako jarraitzaileengana iristeko asmoz. Aurrerantean, www.cdanaitasuna.com helbidean ikusi ahal izango dira taldearen inguruko edukiak, eta orain arteko edukiez gain, hainbat berrikuntza izango du atariak. Zaleen Txokoa atala da berrikuntzetako bat. Aurreko weborrian zuen funtzioa alde batera utzi dute, eta talde nagusiko jokalarien eta orain beste taldeetan dauden Anaitasunako jokalari ohien elkarrizketak irakurri ahal izango dira aurrerantzean. Taldearen arabera, astero argitaratuko dituzte elkarrizketak, eta horrez gain, klubaren albisteak eta asteburuetako kronikak ere ikusgai egongo dira. Elkarmedia enpresak berritu du ataria, eta irudientzako eta bideoentzako txokoa ere izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide