Urtarrilaren 10ean eta 11n eskainiko dute zeharkaldiko eski ikastaroa ikastaroa, Gavarnien (Frantzia). Larunbatean, jaitsierako teknikak landuko dituzte, eta igandean mendiko progresioa eta pioleta eta granpoiak erabiltzen ikasiko dute. Azkoitiko Anaitasun Mendi Bazkunak adierazi duenez, irakasle bakoitzeko bost eta zortzi ikasle bitartean izango dira, eta hasiberriek gutxienez eski alpinoan psita gorriak jaisteko maila eduki beharko dute.
Arva, pala, sonda, marrazak edo kutxilak, pioletak eta granpoiak eramatea beharrezkoa izango da, baina materiala alokatzeko aukera ere egongo da, eguneko 20 eurotan. Izena emateko derrigorrezkoa da federatuta egotea, eta abenduaren 30a baino lehen eman behar da, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkieek 90 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 100 euro. Prezioaren barruan izango dituzte irakasleak, bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria. Informazio gehiago, www.anaitasunamb.org helbidean lortu daiteke.
Batzar nagusia, abenduaren 17an
Bestetik, elkarteak urteko batzar nagusia egingo du hilaren 17an, 20:00etan, Elkargunean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide