Gazteak eta Garapena erakundeak 8.000 euroko laguntza jaso du, Kongoko proiekturako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko abe. 4a, 12:19

Auzo Lagun Kooperatibako eta Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkariak, asteartean.
(Gazteak eta Garapena) Auzo Lagun Kooperatibak Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeari 8.000 euroko laguntza eman dio, Kongoko Brazzabillen eta Point Noiren salestarrek martxan duten gazte behartsuei laguntzeko lanbide heziketaren proiektuari laguntzeko. Kooperatibak iaz izan zituen irabazietatik bideratu dute diru laguntza, eta elkartasun moduan eman dio erakundeari. "Kooperatiba, Jose Maria Arrizmendiarrieta apaizaren irakatsiei jarraituz, gure gizartea hobetzen saiatzen da", esan du Floreaga ikastetxeak. Asteartean sinatu zuten diru laguntza, Auzo Laguneko presidente Susana Roa eta bi lankidek eta Juan Inazio Sudupe Gazteak eta Garapeneko ordezkariak eta Jexux Larrañaga hango kideak, Floreaga ikastetxean.

Ez da lehenengo aldia erakundeak kooperatibaren laguntza jasotzen duela. Iaz beste 8.000 euro eman zizkien, orduan Beningo kaleko umeen proiektua indartzeko. Gazteak eta Garapenaren esanetan, oraingo laguntza ere "bikaina" da Kongoko gazte behartsuen lanbide heziketa babesteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide