Iñaki Lopategik irabazi du San Andres Idi Dema Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko abe. 3a, 18:44

Saridunak, mantarekin
(Ibon Errazu) San Andres Idi Dema Saria jokatu dute hiru egunetan Azkoitiko Gurea probalekuan, eta hamar idi parek hartu dute parte. Igandean, astelehenean eta asteartean jokatu zituzten idi demak, eta Iñaki Lopategik orain arteko markak hautsi ditu Azkoitiko kintopekotan. Hemen sailkapena:
1-      Iñaki Lopategi: 52 plaza.
2-      Aratz Oliden:  51 plaza eta 3,79 metro.
3-      Izeta:  47 plaza eta 3,31 metro.
4-      Mintegi: 46 plaza, 4 zinta eta 2 metro.
5-      Enaitz Oliden: 46 plaza.
6-      Txertudi: 44 plaza.
7-      Ixidro erretegia: 42 plaza.
8-      E. Elorrdui: 40 plaza, lau zinta eta 4,06 metro.
9-      T. Goieta: 36 plaza, zinta bat eta 0.24 metro.
10-   Miranda:  31 plaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide