Euskararen Nazioarteko Egunean, Azkoitiko umeek herriko plaza hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko abe. 3a, 15:06

Taldetan banatuta, kalejira egin dute Xabier Munibe, Floreaga eta Azkotia-Azpeitia BHI ikastetxetako ikasleek, trikiti eta txistu doinu artean eta bakoitzak pankarta zati bat eramanez. Azkoitiko plazan elkartu dira ume eta gaztetxo guztiak, eta Euskararen Egunerako prestatutako manifestua irakurtzeaz gain, bertsoak eta hainbat abesti kantatu dituzte. Herriko plaza goiraino bete dute umeeek, eta giro paregabea sortu dute guztien artean. Han batu dituzte pankartak, honako leloa osatuz: Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian. Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta ekitaldi ugari izango dira eskualdean zehar. Hemen Azkoitiko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide