Urtarrilaren 25ean egingo dute Azkoitiko hondakinen bilketari dagokion herri galdeketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Galdeketa egitea, galdera eta horretarako prozedura onartu zuen atzo Azkoitiko Udalak. Honako galdera egingo dute: Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko udalak martxan jarri duen sistema mistoa? Udal Gobernuak uztailean agindu zuen hondakinen bilketari buruzko herri galdeketa egingo zuela. Udal Gobernuak berak proposatu ondoren, jarraipen batzordean adostu dute galdera, eta EAJren aurkako botoarekin. PSE-EE ez zen bilera hartara joan. Atzoko osoko bilkuran, berriz, EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren, eta Bildu eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin onartu zen galdeketa horretarako prozedura hastea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide