Protokolorako hitzarmena onartzekoa da gaur udala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan, udaletxean. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritza eta udalaren artean hitzarmena onartzekoak dira. Era berean, hondakinen kudeaketaren inguruko herri galdeketa eta dagokion prozedura hastea ere jorratuko du udalak. Ildo honetan, parte-hartzea bideratzeko araudia aldatzeko asmoa ere badute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide