Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko aza. 27a, 16:55

Expochess Nazioarteko Xake Topaketak hasiko dituzte gaur Azkoitian, eta besteak beste Euskal Selekzioa Eskoziako Selekzioarekin lehiatuko da. Honen aurrean, selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du Azkoitiko EH Bilduk, eta hainbat kirolarik sinatu duten manifestuarekin bat egin du. «Euskal Selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu», eta gizarteari dei egin diote aldarrikapen honekin bat egin dezan. Azkoitiar guztiak animatu dituzte asteburu honetan xakeaz gozatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide