Emakumeenganako indarkeria salatzeko mosaikoa osatu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko aza. 26a, 11:41

Mosaikoa egin zuten atzo ikasleek
(Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI) Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko Azkoitiko ikasleek mosaikoa osatu zuten atzo, ikastetxe atarian. 09:00etan elkartu ziren kide guztiak, soinean zerbait morea zutela. Ondoren egin zuten mosaikoa; Batxillergoko bigarren mailako ikasleek zirkulu morea osatu zuten bitartean, lehenengo mailako, lanbide heziketako eta Xabier Munibe ikastolako DBHko ikasleek zuriz inguratu zuten zirkulua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide