Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, auzo horietako bizilagunek eta mendigoizaleek "aspaldi" eskatu zuten neurri hori hartzea, eta udalak haien eskariei erantzunez erabaki du mendiko motoak eta quad-ak debekatzea. Izan ere, udalaren arabera, ibilgailu horiek ganadua aztoratzen dute, arriskutsuak dira eta ingurumena kaltetzen dute. Dena den, ibilgailu horiek lanerako erabiltzen dituzten auzotarrei baimen berezia emango diete, eta beraz haiek erabili ahal izango dituzte euren eguneroko jardueretarako.
Ez da lehenengo aldia udalak neurri hori hartzen duela. Iazko ekainetik, esaterako, debekatuta dute motoek eta quad-ek Madarixan ibiltzea, arrazoi berdinengatik. Orduan ere auzotarrek hala eskatuta jarri zuen udalak neurria indarrean, eta izandako "onurak" kontutan hartuta, orain Urrategi eta Martirietan ere hala egitea erabaki dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide