Astelehenera arte luzatu dute Azkoitiko proiektuak aukeratzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

2015ean egiteko 11 proiekturen artean botoa emateko epea gaur amaitzen bazen ere, udalak astelehen eguerdira bitartean luzatu du horretarako epea. Udaletxeko harreran eta udal webgunean —www.azkoitikoudala.info— bozkatu ahal izango dute hamasei urtetik gorakoek eta Azkoitian erroldatuta daudenek. Aukeratutako proiektuak, berriz, hurrengo astean jakinaraziko dituzte. Danon Herrixe parte hartze prozesuaren barruan, 2015eko udal aurrekontuen zati bat herritarren esku jarri du aurten Azkoitiko Udalak, beraiek aukeratu ditzaten hurrengo urtean egin nahi dituzten proiektuak. 250.000 euro bideratu dituzte horretarako.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide