Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, azaroaren 25aren harira, La piedra de la paciencia (Atiq Rahimi, Afganistan, 2012) filma eskainiko dute Azkoitiko Baztartxo antzokian, Emakumeen Mahaiak eta Zinetogram Taldeak antolatuta. 22:00etan izango da emanaldia.
Horrez gain, Baztartxoren programazioaren barruan Los juegos del hambre, Sinsajo (Francis Lawrence, AEB, 2014) filma emango dute. Igandean, 17:15ean eta 19:30ean izango da, eta astelehenean, 20:00etan eskainiko dute. Larunbatean ez da zine emanaldirik izango, festetako ekintzen eraginez.